XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enpresa Promozioa

Nahiz eta oraingo egoera ekonomikoa oso larria izan, gure Kooperatiba Taldeak 1977. urtean zehar, aintzat hartzeko zabaldura bat ezagutu du.

Zabaldura hori neurri haundi batean, gain-estrukturako erakunde batzuen laguntasunari esker aurrera eraman da.

Alegia, Lan Kide Aurrezkia, Lagun-Aro, Ularco, Lanbide Ikastegia, Ikerlan, ea.

Kontuan eduki behar da, gure inguruko beste lantegiak, honelako laguntzarik ez dutela.

Baina gure sistemak, oraindik ezagutzen ez diren hainbat baliakizun gordetzen ditu.

Hala ere, joan dan urtean, hauetariko batzuk praktikan jarri ditugu.

Honela, industri-sektorean, aurrekin hauek izenda gintezke: a) Hiru Eskualde edo Gizarte-Talde berrien sorkundea: Goiherri, On Bide (Donostia), Learko (Lea-Artibai).

b) Hiru Talde berri egiteko, beste hainbeste eskualdeetan, pauso sendoak: Busturia, Lizarra, Sakana.

d) Industri-Talde delako baten eraikuntza: HALTZARI, Citamarek, Coinmak eta Dormicoopek osaturik.

Hona hemen esperientzi interesgarri bat, merkatu berdinen izatean oinarriturik, geografikoki sakabanaturik dauden kooperatibak bateratzen dituena.

e) Kooperatiben arteko elkarlaguntzaren hazbidea beste maila batzutan.

Jite berri baten seinalea, partaidetasun gehiago sumatzen delarik.

Baina Lan Kide Aurrezkiaren ekintza eragilea, ez dago Industriari begira bakarrik baizik eta beste edozein sektoreri elkar-lanean antolatu ahal dan bitartean.

Batez ere, 1977. urtean zehar aipagarriak dira: a) Nekazaritzaren arloan egindako experientzien aurrerakada.

b) Irakaskuntzari eskeine diogun laguntasuna.

Gure Herria, egoera hertsi batean bizi da, langabezia zabaltzen ari den bitartean.

Etorkizun ilun baten aurrean saia gaitzen ahal den neurrian erantzun bat ematen gure lantokitik, Euskal Herriari.